miércoles, 30 de noviembre de 2011

Blog-aren ebaluaketa

Lauhilabete oso bat igaro da "Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak" deituriko ikasgaiarekin hasi ginenetik geroztik. Gauza desberdinak ikasi ditugu, hala nola, zer den eten digitala, informazioaren gizartearen eraginak eta ondorioak, blogak erabiltzen ikasi ditugu, programa desberdinak...

Esan beharra dago, hasieran, apur bat galduta ibili ginela praktiketarako irakaslerik ez baikenuen. Dena den, irakaslea heldu eta martxan jarri ginen. Gure portfolioan lauhilabetean zehar izandako prozesua zehaztasun osoz azalduta dago. Dena den, argazki honen bitartez prozesua laburbildu dugu:
Gure ustez, erabilitako metodologia polita izan da, geu izan baikara geure prozesuaren sortzaile eta bideratzaileak. Hau da, gure kabuz joan izan baikara gauzak aurkitzen, aztertzen, sakontzen...eta horrek norbera bere burruaz harro egotea dakar. Gainera, frustrazio aldiek, oztopoak gainditzeko motibazioa eman dizkigute. Agian momentuan haserre bizian jarri gara, baina behin lasai egonda oztopoa gainditzeko gogo biziak sartu zaizkigu. Honek, gainera, gure errakuntzetatik edo ez-jakituriatik abiatzeko aukera eman gaitu gauza berriak topatuz eta lortuz.

Honetarako garrantzia handia izan du elkarrekin ondo kordinatzea. Gure arteko giroa atsegina izan da eta elkarrekin lan egin dugu. Gela mailan, norbaitek aurkikuntzaren bat egin duenean, guztiokin partekatu du eta honako hau oso lagungarria izan da. Bestalde, gure artean,(talde mailan) egindako elkarlana bere fruituak eman dituela uste dugu.

Guk agian, klasea nolabait bideratzeko, lehen momentutik eginbeharrekoak argi utziko genituzke edota zenbait gauza zehaztu. Batzuetan noraezean, egin behar genuena jakin gabe, ibili baikara, eta orientazio apur bat falta izan zaigulakoan gaude.

Dena dela, prozesua aberatsa izan dela uste dugu, hasierako momentuetan pozik geundelako tresnak menperatzen genietuelako. Baina arazoak sortu orduko geure oztopoekin aurkitu ginen. Huek gure beldurrak baztertuta gainditu eta aurre egindiegula ikusita, oso pozik gaude .

Blogaren azalpena aurreko sarreran dago. Bertan blogaren antolaketa azaltzen da.
Mila esker guztiagatik
Eztizen Ortiz eta Aitziber Oviedo

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Gure blogaren azalpena

GuraSOS deituriko blog honetan Eztizen eta Aitziber arituko gara. Berton eskulanekin erlazionatutako zenbait sarrera jarriko ditut "eskulanak "deituriko atalean. Bestalde, Eztizen gurasoen informazioaren inguruko atalaz arduratuko da. Hauek astero eguneratzen joango gara.
Portfolioa deituriko atalean gure hausnarketa eta ikasketa prozesua idazten joango gara. Arazoak edota aurkikuntzak, gure pentsamenduak...bertan isladatuta geldituko dira.
Horretaz gain, gure blogaren diseinuan edo plantillan elkarrekin ibiliko gara. Biak aldaketak sartuko ditugu, moldeatzen joango gara, betiere bata besteari egiten dugunaz ohartaraziz eta nola lortu dugun azalduz.
Prozesu aberats eta polita lortuko dugulakoan:

Eztizen eta Aitziber

sábado, 24 de septiembre de 2011

Ongi Etorriak!!!

Ikasturte berriari hasiera eman diogu, eguzki azpian hondartzan igarotako egunak oroitzapenetan geratu zaizkigu. Iraganeko Kontuak dira. Orain errealitateari eta ikasturte berri bati aurre egiteko unea iritsi zaigu. Gurasoak lanean hasiak zarete eta haurrak eskolan. Aisialdiaz gozatzeko denbora murriztu zaigu. Hala ere familiako gainontzekoekin gozatzeko denbora aurkitu behar da .Guraso zareten honetan zuon seme – alaben heziketaz arduratu behar zarete, haiekin jolasteko eta gozatzeko denbora izan behar duzue. Zereginak amaiezinak dira. Baina egunak soilik 24 ordu ditu. Ordu hauei probetxurik handiena atera beharra dago. Denbora ondo antolatuz eta uneaz gozatuz. Ederra da zuon seme – alaben bizitzako momentuez gozatzeko astia izatea, eta are ederragoa oraindik, norberak aukeratutako uneak baldin badira.
GuraSOS bloga zuon seme – ababen heziketan lagungarria izateko helburuarekin sortua izan da. Blog honetan zuon seme – alabekin aisialdiaz gozatzeko aukeren berri izango duzue, heziketa prozesuan zehar sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko aukera eta zuon esperientziak gainontzeko gurasoekin elkartrukatzeko tartea. Eta bide batez haurrek ere blog honen funtzioaz gozatu ahal izateko beraientzako bideratutako ataltxoa.

Honela, erraztutako blog hau lagungarria izango zaizuelakoan, ongi etorriak izan zaitezte GuraSOS blogera.

Eskerrik asko.