Eguraldi txarra egiten du eta ez dakizu umearekin zer egin? Aspertuta, telebista ikusten edota bideojokoekin jolasean igarotzen da egun osoa?Amaitu ezazu errutinarekin! "Haurrentzako eskulanak" izeneko atal honetan umeekin denbora gehiago igarotzeko irtenbidea aurkituko duzu proposatzen joango naizen eskulan eta ekintza desberdinei esker. Gainera, umeak olgetan momentu paregabeak bizitzeko aukera desberdinak izango ditu.
Urtebetetzeak
Urtebetetzeak
Urtebetetzea ospatzeko kriston festa egin nahi dugularik hurbilen dugun dendara jaitsi eta apaintzeko gauzak erosten ditugu, urteak betetzen dituen umeari opari bat prestatzen diogu, gonbidapenak lantzen ditugu....Baina zergatik ez dugu urteak egiten duen umea bere urtebetetze festaren antolaketan partaide egiten? Hona hemen, umearekin bere urtebetetze eguna girotzeko hainbat proposamen eta ideia: http://www.dibujosparapintar.com/manualidades_cumpleanos.html
Museoan arte egiten
Gasteizeko Artium museoak 3000 arte-lan inguruz osatuta dago. Bere egitasmoa artea publiko guztietara zabaltzea da eta horretarako familian elkarrekin arteaz gozatzeko programak egin ditu baita zailtasunak dituzten pertsonentzako proiektu bereziak ere.
5-11 urte bitarteko haurrek larunbat goizeetan museoa bisitatzeko eta eskulanak egiteko aukera izan dezaten, "Mañanitas en Artium" delakoa sortu dute. 

Arratsaldean, ordea, 13-16 urteko gazteak dabilz bertan. Igandean "Mini Artium" delakoa, 3-5 urte bitarteko umeentzat zuzendurik dago.
Tarifak era askotakoak dira. Informazio gehiagorako museoaren web-orrian kontsulta daiteke.
http://www.artium.org/Euskara/Hezkuntza/Publikoorokorrarentzako/tabid/267/language/eu-ES/Default.aspx
Amarentzako paperezko lorea
Haurrak eskuz egin dakioke amari, amaren eguneko oparia.Kasu honetan paperez egindako lora bat.Honi esker,umeak, bere eskuekin trebetasunak garatuko ditu eta birziklatzeko aukera izango du. Honek, esfortzu eta denbora gehiago eskatzen du, baina aldi berean umeari produktuaz harro egoteko aukera emango zaio. Umeak maitasun osoarekin egingo baitu bere amarentzako oparia.
Gurasoekin zerikusia duen blog bat aurkitu dut hemen
Santu hezurrak (errezeta)
Jakin badakizuen moduan hurrengo astean Santu Guztien Eguna ospatzen dugu. Gure lagun maiteen egun berezi honetako ohikoa den errezeta bat aurkeztuko dizuet haurrarekin erabil dezazuen proposamena eginez. Modu horretan, postre gozo hau dastatzeko aukera izateaz gain, umea sukaldean bere hastapenak egiten hasiko da, eta denbora bikaina igaroko duzue zuen haurtxoa laguntzen. Gainera, egun hau famialiarekin igarotzen baduzue eta bazkaltzeko guztiak batzekotan, postre gisa, haurrak egindako Santu hezurrak jan ditzakezue. Horrela, umea harro sentituko da egindakoarekin.
Hona hemen Eroskik proposatzen digun errezeta
Honetaz gain, hemen duzue bideoa ikusteko aukera ematen duen link-a: http://www.youtube.com/watch?v=L_MwH8G1qTI&feature=results_video&playnext=1&list=PL46663C5E3AAA2327
Koloretako gatza
Txikia nintzenean pilo bat gustatzen zitzaidan koloretako klarionak birrintzea eta tarro batean sartzea. Gero kontu handiz eramaten nuen etxera. Klarion hautsak mugitzeko arriskua baitzegoen. Behin etxean potea neukala, kanpotik marrazkiak margotzen nituen errotulki bereziekin, eta gero nire logelako apalean ezartzen nuen egindakoa bistan egoteko. Modu horretan nire logela bisitatzen zuen oroko hau ikusteko aukera izango zuen.
Eskulan honekin izan dudan esperientzia polita kontuan hartuta, beharreko materiala eta pausoak ezarriko ditut. Zuen seme-alabek honakoa egiten goza dezaten ekintza polita da.
MATERIALAK
NOLA EGIN
- Orri zuri batera gatz bota.
- Gatz hori klariona batekin igurtzi koloreztatu arte.
- Gatzak kolorea hartu duenean kristalezko potera bota orri toleztuz.
- Bigarren pausua errepikatu kolore ezberdinetako klarionaz potea guztiz bete arte.
- Potea beteta dagoenean, tapa jarri eta pinotxo paperaz apaindu
Argazki-albumak
Azaroa heldu da eta berarekin batera eguraldi txarra: euri txaparradak, haize-boladak, hotz ikaragarria....Egun horietarako, etxean zer egin jakin barik gauden horietan, gauza bat proposatuko dizuet: zeuen seme-alabekin argazki-album bat egitea.
Liburuxka hau egiteko, kartulinak, lekeda, errotulkiak, artaziak, zirrindolak eta argazkiak behar izango dituzu.
Etxean egonda, umearekin zenbait argazki garrantzitsu aukeratu behar dituzu, hala nola, bere jaioteguneko argazkiren bat, inauteri batzuetako argazkiak,eskolako argazkiren bat, gabonetako argazkiak, oporretakoak....eta interesgarriak iruditzen zaizkizuen oro.
Aukeraketa egin ostean, kartulina zatiak folioen tamainara moztu behar dituzu eta lehendabizi jarriko duzuen kartulina zatian portada bat marraztu, internetetik ateratako irudiren bat imprimatu, argazki bat jarri...behar duzue. Ondoren horri desberdinei alde batean bi zulo egin eta zirrindolekin lotu behar dira. Behin horri guztiak batuta argazkiak lekedarekin itsasteari ekin beharko diozue.
Azkenik, umeari argazki bakoitzaren azalpena emango diozu eta berari izenburua jartzeko aukera emango diozu .
Umearekin bere bizitzako momenturik esanguratsuenak gogoratzeko baliagarraia izango da baita eguraldi txarreko egun triste horretan elkarrekin igarotzeko ere.Huraxe bai polita eskuz egindako argazki-albuma!
Hemen duzue collage edota argazki-albuma egiteko modua.


