sábado, 24 de septiembre de 2011

Ongi Etorriak!!!

Ikasturte berriari hasiera eman diogu, eguzki azpian hondartzan igarotako egunak oroitzapenetan geratu zaizkigu. Iraganeko Kontuak dira. Orain errealitateari eta ikasturte berri bati aurre egiteko unea iritsi zaigu. Gurasoak lanean hasiak zarete eta haurrak eskolan. Aisialdiaz gozatzeko denbora murriztu zaigu. Hala ere familiako gainontzekoekin gozatzeko denbora aurkitu behar da .Guraso zareten honetan zuon seme – alaben heziketaz arduratu behar zarete, haiekin jolasteko eta gozatzeko denbora izan behar duzue. Zereginak amaiezinak dira. Baina egunak soilik 24 ordu ditu. Ordu hauei probetxurik handiena atera beharra dago. Denbora ondo antolatuz eta uneaz gozatuz. Ederra da zuon seme – alaben bizitzako momentuez gozatzeko astia izatea, eta are ederragoa oraindik, norberak aukeratutako uneak baldin badira.
GuraSOS bloga zuon seme – ababen heziketan lagungarria izateko helburuarekin sortua izan da. Blog honetan zuon seme – alabekin aisialdiaz gozatzeko aukeren berri izango duzue, heziketa prozesuan zehar sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko aukera eta zuon esperientziak gainontzeko gurasoekin elkartrukatzeko tartea. Eta bide batez haurrek ere blog honen funtzioaz gozatu ahal izateko beraientzako bideratutako ataltxoa.

Honela, erraztutako blog hau lagungarria izango zaizuelakoan, ongi etorriak izan zaitezte GuraSOS blogera.

Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario