Gaur IKT-ko saio praktikoan honako hau egin dugu:
Lehenik eta behin aurreko egunetako zalantzak taula gainera ekarri ditugu. Zalantzen artean honako hauek egon dira:
- Zer egin behar dugu blogarekin?
-Taldeko fitxa sortzeko egitekoak zeintzuk diren
- Bloga nola erabili bi administratzaile edo gehiagoren artean.
Behin zalantzak argituta gure taldeko fitxa sortzeari ekin diogu. Taldeko fitxan gure blogaren berri eman dugu.
Taldeko fitxa egin bitartean gelan zalantza txiki batzuk sortu dira , bloga nola diseinatzearen inguruan. Beraz Alaitz-ek gelako partaideen laguntza eskatu du eta Jone pozarren igo da taula gainera hau azaltzera. Bitartean gu bloga bi erabiltzaileen artean nola kudeatzearen asuntoan trasteatzen ibili gara. Azkenean lortu dugu eta honen berri eman diegu gure taldekideei.
Ondoren Alaitz-ek Steve Jobs- en bideoa jarri digu hasunarketa egin dezagun. Hona hemen bideoa:
Bideoa you tube webgunetik gureganatua. Hona hemen Steve Jobs- en bideoaren linka: Klik
Atsedenaldi txiki bat egin osatean berriz ere gelara sartu gara eta Delicious-en kontua sortu dugu.
Delicious kontuan kontsultatzen ditugun weborrialdeen linkak gorde ahal ditugu. Eta horren funtzionamendua ikusteko "informazioaren gizartearen" inguruko informazioa bilatu eta orrialdeen linkak gorde ditugu. Modu horretan, etiketak jartzearen garrantzia azpimarratu dugu eta Delicious-ekin kontaktuan jartzeko gure lehenengo aukera izan dugu.
Delicious kontuan kontsultatzen ditugun weborrialdeen linkak gorde ahal ditugu. Eta horren funtzionamendua ikusteko "informazioaren gizartearen" inguruko informazioa bilatu eta orrialdeen linkak gorde ditugu. Modu horretan, etiketak jartzearen garrantzia azpimarratu dugu eta Delicious-ekin kontaktuan jartzeko gure lehenengo aukera izan dugu.
Behin zalantzak argituta lanari ekin diogu. Zalantzak gelakideen artean erantzuten saitu izan gara. Honek aukera eskaini digu gure artean gauzak komentatzeko eta ideia ezberdinak partekatzeko blogen erabileraren inguruan. Beraz gure aburuz honako egoerak gehiago bultzatu beharko genituzke gelan. Azken batean gainontzeko kideekin gure zalantzak partekatuz, gero eta gehiago ikasteko aukera dugulako.
Steve Jobs -en bideoak gogoetarako bideak zabaldu dizkigu. Bideoan Steve bere bizitzaren berri ematen digu. Delicius-eko kontuaren inguruan esan beharra daukagu oso interesgarria iruditzen zaigula orain arte ordenagailu batetik soilik egin genezakena orain ordenagailu ezberdinetatik egiteko aukera izaten ikasi izana.
2011/10/26
Klasera sartu bezain pronto ordenagailuak piztu ditugu eta pasa den egunean egindakoaren inguruan ideien jarioa egin dugu. Google bilatzailea eta wikispaceren artekod esberdintasunak errepasatu ditugu. Lehenengoa pribatua da eta bigarrena librea. Gainera blog-a googleena da eta pasa den egunean blogean egin genituen gauzei buruz pentsatzen egon gara: kudeatzaile bat baino gehiago izatea, orrialdeak sortzea....Delicious kontua zabaldu genuen....
Horretaz gain, gaur gauza berriak ikasi ditugu, hala nola, blogean kanta bat sartzea. Horretarako google bilatzailean "abestiaren izena+embed kodea+mp3" bilatuz abestiaren kodea kopiatu eta sarrera berria egiterakoan HTML formatuan kopiatu behar dugu. Honakoa egiten bagenekien Josunerekin landu genuelako, eta beraz, gu izan gara gure gelakideei i nola egin erakutsi diegunak.
Bestalde, Alaitzek Creative Commonds-en inguruan hitz egin digu. Honakoa baliagarria iruditzen zaigu etikoki eta moralki zuzenagoa delako. Gure ustez, jokabide zuzena izateko plagioak alde batera utzi behar ditugu eta ezagutza konpartitzeko filosofia hau erabili.

FEED-ekin elkarlotuta, konturatu gara gure blog-ean harpidetzeko aukera jarri dugula. Dena den, honek harritu egin gaitu, ez baitiogu azalpenik aurkitzen honakoa lortzeko egin dugun pausuei. Hurrengo egunetan kuxkuxeatzen jarraituko dugu.
Azkenik, Josuneren blogaren lan gidan kuxkuxeatzen egon gara eta hona hemen gure hausnarketa:
Hausnarketa:
- Lan gida hau oso zuzenduta dago gure egitekoari.
- Lan gidan blogger-en sarrerak eta Gadget berriak sortzeko pausoak ongi azaltzen zaizkigu.
- Gidak blogak sortzeko webgune ezberdinak eskaintzen dizkigu. Gure gelan soilik blogger ezagutzeko aukera eman digute. Hain zuzen ere gure blogak blogger-ekin sortu baititugulako.
- Gidan blogak diseinuan eduki behar dituen ezaugarri zehatzak ageri dira. Hala ere gida honetan diseinurako ageri diren pausoak ez ditugu klasean jarraitu eta landu. Askatasun osoz jardun gara lanean eta honakoa oztopoa izan zaigu eta askotan galduta ibili gara.
- Gidan HTML kodearekin lan egiteko zenbait aholku ageri dira. Hauek erabilgarriak irudiko litzaiguke gelan landu izan bagenitu.
- Web 2.0-ren inguruko errekurtsorik ez ditugu ezagutu gure blogean sartzeko. Hauek erabilgarriak iruditzen zaizkigu gure etorkizunerako.
- Hala ere gida honetan ageri diren pausoak jarraitu ez baditugu ere askatasunaz jardutearen ideiak trasteatzeko aukerak luzatu dizkigu eta gure abilezien bitartez zenbait gauza egitea lortu dugu eta honek asko poztu gaitu.
Gure blog-a gainontzeko gelakideei erakutsi diegu, gure hausnarketako putunak gelakideei azaldu dizkiegu eta gainontzekoen blogak ikusi eta hausnarketak entzun ditugu.
2011/10/28
Gaur gure maskota eta musika erreproduktorea jartzea lortu dugu. Google bilatzailean maskotak bilatu ditugu eta gero gadgets -> Java/HTML-en itsasi dugu.
Gure maskota blogean ikusteak asko poztu gaitu. Baina musika jartzerakoan arazo bat sortu zaigu. Gaadget batean embed kodea itsatsi dugu Java/HTML-en baina bere zabalera gure diseinuko plantilla baina zabalagoa izanda, trasteatzu lortu dugu tamaina aldatzea. "Edicion HTML"-en neurriak aldatuta gure erreproduktorea blogeko plantillara moldatuta gelditu da.
2011/10/29
Eguraldiaren pronostikoa jartzea lortu dugu!!!!!!!!!!prozedimendua bera da. Google bilatzailean bloggerrerako eguraldi pronostikoak bilatu dugu. Gero aukera izan dugu nahi genuen erara koloreztatzeko baita edukiak eta formatua zehazteko ere. Kode zehatz bat eman digute eta honakoa kopiatu dugu. Gure bloggean sartu eta diseinuko, gadget atalean, añadir gadget-> Javascript/HTML delakoan kopiatu dugu. Aldaketak gorde ostean gure bloga ikusi eta bertan aurkitu dugu eguyraldiaren pronostikoa!!Pixkanaka.-pixkanak gure bloga osatzen goaz eta lortutako lorpenak ako pozten gaituzte. Bestalde erroreetatik eta gure kabuz ikasteak gauzetaz ohartzea, zentzua bilatzea eta hurrengo baterako hobeto gogoratzea ahalbidzetzen gaitu. Harro gaude poliki-poliki sortzen goazen blogaz eta gure prozedimenduaz ere.
2011/11/01
Teknologia berriak hezkuntzan
Zein helburu du?
Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia.
Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.
Hona hemen Ikasys proiektuaren berri ematen duen bideoa:
Ikasys proiektua:
Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da.
Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:
TrebatzekoIkaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…
MemorizatzekoIkaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …
Nork berea egitekoIkaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.
Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da.




Zein helburu du?
Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia.

Hona hemen Ikasys proiektuaren berri ematen duen bideoa:
2011/11/02

Zer iritzi duzue orain arte egindakoaren inguruan?
Galdera honi erantzuna ematen hasi gara banaka. Erantzunak ematen hasi garen heinean taldea berotzen hasi da eta ideia eta iritzi ezberdinak agertu dira orain arte egindako ibilbidearen inguruan.
Hona hemen taldeko hausnarketan ateratako ideia zenbait:

- Azalpenak poliki -poliki eta era argian ematea.
- Egiten ditugun ariketen artean jarraipen eta egitura egoki bat ematea.
- Teoria eta praktika saioak batera uztartzea. Hau da gelan emandako teoria praktikako saioan martxan jarri al izateko aukera izatea.
- Gelako taldekidei gure aurrerapenen berri ematea.
Ideiak bota bitartean taldekide bakoitzak Alaitzi bere blogaren izena esan dio eta horrela Alaitzek bide batez zerredan pasatu du eta gure taldeko fitxaren berri eman digu.
Gogoetak gogoeta eta hausnarketarako bideak zabalduta nolabaiteko eztabaida sortu da lauhilabete honetan ditugun irakasgaien inguruan. Eztabaida honek gelako kide batzuek parte hartze sakona ekarri du taldera.
Gai honen inguruan lasai asko mintzatu ondoren, Alaitzek gure irakasgaira (IKT) ekarri digu eta aurretik planteatutako galderari beste modu batean heldu dio.
Hemendik aurrera zer lantzea naiz duzue?
Taldekideen artean iritzi ezberdinak agertu dira baina hiru puntu nagusi agertu dira:
- Movie Maker -en erabilera
- IT Txartelak eskuratzearen kontua
- Power pointaren erabilera.
Hiru atal hauek lantzeko Alaitzek gelako taldeetan batzea proposatu digu.Beraz atal bakoitzean gelako hiru taldeek parte hartuko dute. Talde hauen ardura zeregin hauen inguruan lan egitea izango da. Taldeek programa hauen inguruan lan egin beharko dute. Beraien erabileran sakondu, eskaintzen dituzten tresnetan arakatu .....
Behin lanketa eginda gainontzeko taldeen aurrean aurkeztu beharko dute. Honelaxe taldeko kide guztiak programa hauen inguruko ezagutza izango dute. Zeinak gure etorkizuneko lanbidean erabilgarriak izango zaizkigunak.
Taldean bilduta geundelari taldekide batek guretzat, ikasleontzat, garrantzitsua den galdera bat luzatu du. Gelakide batek IKT azaterketa egongo dela esan dit. Beraz azterketa egongo da bai ala ez?
Kontu honekin nahiko urduri jarri gara hasiera batean esan zitzaigulako azterketarik ez zela egongo eta soilik hausnarketa txiki bat egin beharko genukeela landutakoaren ingurua. Bien bitartean galdera honen erantzuna airean geratzen da Josunerekin hitz egin arte.
Gure aburuz gaur gelan egindako ariketa oso baliagarria iruditu zaigu. Askok nahiko galduta genbiltzalako eta gure buruak nonbaitn kokatzeko aukera izan dugula. Denon artean orain arte egindakoa amankomunean jartzeko aukera izan dugu eta etrokizunean landu nahi duguna eta garrantzitsua iruditzen zaiguna azaltzeko aukera izan dugulako. Beraz gure blogetik gaurkoan eskerrak eman nahi dizkiogu gure irakasleari, Alaitz, honelako ariketa bat proposatzeagatik.
Gaur gelara sartu bezain pronto aurreko astean sortutako taldetan biltzeko eskatu digu Alaitzek. Taldeetan bildu garenean gelan gure ikaskideei aurkezteko aukeratutako gairen inguruan zer egin behar izan dugun azaldu digu. Azalpenak entzunda lanean hasi gara. Landu behar izanatiko gaia : Movie marker izanda.
Gure taldea honako hauek osatzen dugu:
Aitziber Oviedo
Eztizen Ortriz
Naiara Romero
Itziar Ugarte
Ainara Sanchez
Josune Perez
Beraz guztira sei taldekide.
Alaitzek Movie Maker aplikazioaren inguruan honako zeregina bidali digu:
1. Power point bat sortzea: Honetan movie marker aplikazioaren nondik norakoak azalduz
2. Movie maker aplikazioan istorio bat sortzea
Gure istorioa animalien ingurukoa izatea pentsatu dugu.
Gauzak honela taldeak lanari ekin diogu zereginak banatuz.
- Power pointa movie maker -en azalpenekin
- Istorioa eta ipuina sortzea
- Argazkiak aurkitzea gure istorioa movie marker- en jartzeko(Animalen argazkiak)
- Argakiekin batera joango diren sonuak aurkitzea (Animalien soinuak)
- Movie maker-en istorioa sortu irudi, letra eta soinuekin.
Aipatu beharra daukagu lana egiterakoan gaurkoan zailatsun batzuk izan ditugula:
- Animalien soinuak aurkitzeko: Animalien soinuak deskargatzerako orduan zailtasunak izan ditugu.
- Movie maker aplikazioa askotan blokeatu zaigu. Lan ia bukatuta genuekan eta aplikazioa blokeatu zaigu eta lanaren zati handi bat galdu dugu. Honek haserrea sortarazi digu.
Azkenik Alaitzek saioaren azken hamar minutuetan geratzen zaikigun saio praktikoen inguruko planifikazioaren berri eman digu:
Azaroak 16: Modulu Lana
Azaroak 23: Saio praktikoa
Azaroak 30: Bi taldeen aurkezpena
Abenduak 7: Gainontzeko taldeen aurkezpena eta ebaluazioa
2011/11/15
Aste honetan buru belarri gabiltza modulu lana egiten. Bilboko irakaleen unibertsitate eskolak proposaturiko hirugarren lan modulua komunikazioaren gaitasunaren profesionalak sortzera bideratu dago. Hirugarren lan modulu honetan lan egiteko beste metodologia bat proposatu zaigu. NAN zenbakien araberako taldeak sortu dituzte talde hauek gutxi gora behera bost sei lagunek osatutakoak izanik.
Iazko lan mordoa ikusita talde txikien ideiak atzerantza bota gintuen hasiera bateana, hala ere esan beharra daukagu: taldean ezin hobeto moldatu garela eta egindako lanaz oso harro gaudela. Animo neskak!!!
2011/11/23
Gaur gelan sartu garenean Alaitzek irakasgaiko ebaluazio irizpideen inguruan hitz egin gaitu. Lauhilabete labur honetan zehar egundako lana nola ebaluatuko dute azaldu digu. Irakasgaiko atal bakoitzari emango dioten puntuazioa zen izango den azalduz. Ondoren talde txikitan bildu gara eta lanari ekin diogu. Gure taldean movie maker proiektuarekin aurrera jarraitu dugu. Esan beharra daukagu zenbait zailtasun aurkitu izan ditugula aurrera egiteko. Ordenagailuak blokeatu da, argazkiak ez dira ikusi.... honek frustrazio eta amorru egoera batera eraman gaitu. Hala ere animoak hartu ditugu eta lanari ekin diogu.Datorren astean aurkezpenak ditugu eta lana bukatu beharra daukagu.
Azkenik Alaitzek azken klase eguneko egitarauaren berri eman digu. Etortzea beharrezkoa dela esanez. Abenduaren zazpian eskola azken eguna izango da eta egun honetan irakasgaian egindako guztiaren inguruko hausnarketa eta ebaluazio bat egin beharko dugu.
2011/11/30
Gero eta gutxiago falta da lauhilabetea bukatzeko ..... gure unibertsitaeko korridoretan azterketen usaina nabaria da, apunteak eta lanak denon ahotan dabiltza azken egun hauetan. Lauhilabetea bukatzearekin batera gure lanak eta proiektuak entregatzeko epea hurbildu da. Hain zuzen gaur azaroaren 30ean gure proiektuen aurkezpenak egitea tokatzen zaigu. Gaurko eguena bi taldek aurkeztu ditugu proiektuak.
Gure taldean aurreko aste hauetan buru belarri eta kinka larrian izan gaituen movie maker aplokazioa aurkeztea egokitu zaigu. Gure aurkezpena egiteko hurrengo egitura erabili dugu:
1. Movie Maker aplikazioaren sarrera txikia (Gure burua aurkeztuz,taldean egin duguna azalduz, zer nolako baliabideak erabili ditugun....)
2. Movie maker programaren erabileraren azalpena (Gelako pantailatxoan eginda)
3. Movie Maker geletan lantzeak dakartzan onuarak azaldu ditugu
4. Sortutako bideoaren berri eman diegu gure ikaskideei.
Gure lanaren azken emaitza hementxe duzue (You tuben zintzilikatu egin dugu denok eskura izan dezagun eta etorkizunean baliabide didaktiko moduan erabili ahal izateko):
Gure aurkezpenaren ebaluazioa:
Gai konplikatua suertatu zaigu azaltzeko, egia esanda aurkeztu behar dugun aplikazioan saltzeatzen eta kuxkutzeatzen gehiago ikasten da. Horrexegatik saitu gara movie maker aplikazioaren inguruko azalpen orokor bat ematen. Nereak ongi azaldu du argazkiak, bideoak eta musika movie maker-era nola igo daitezken eta hauekin bideoa nola sortu daiteken. Uste dugu azalpena nahiko ulergarria eta praktikoa izan dela. Gutxieneko pintzelada batzuk helarazi nahi izan dizkiegu gure ikaskideei landutako eta arakatutako aplikazioaren inguruan.
Azkenik aplikazio hau ematen dizkigun baliabideak zeintzuk diren ikustarazteko bideo bat sortu dugu. Bideoa Haur Hezkuntzako lau urteko gela batean lantzeko editatuta eta sortua izan da. Bideoaren bitartez gure ikaskidei helarazi nahi izan diegu movie - maker- aplikazioak aukera anitzak eskaintzen dizkigula irakasle izateko bide honetan. Beraz egindako lanaz oso harro sentitzen garela esan genezake.
Bigarren aurkezpena:
Google, Docs, Paint eta Word:
Taldekideek Google, Docs, Paint, Word programaetan ageri diren zenbait tresna aurkeztu dizkigute.Bigarren aurkezpena oso dibertigarria eta erabilgarria iruditu zaigu. Galderen bitartez ikaskideen parte hartzea sustatu dute eta parte hartzearen bitartez programa hauetan dauden zenbait tresna nola erabiltzen diren ikusteko aukera izan dugu.
Word-en adibidez eginda dauden portadak nola sartzen diren azaldu digute.
Paint-en berriz marrazkiak nola kororeztatu daitezken ikusi dugu.
Google-en aplikazio honek eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutu eta hauetan saltzeatzeko parada izan dugu. Adobidez google docs.....
Hirugarren aurkezpena:
Power pointa:
Hirugarren taldeak power pointak eskaintzen dituen aukeren inguruan mintzatu da. Aukeren artean honako hauek azaldu dituzte:
- Taulak nola sartu power pointean
- Marrazkiak nola eraman fondora
- Nola idatzi marrazkien gainean
- Nola sartu musika power pointean
- Nola sartzen diren animazioak
Azalpena oso erabilgarria iruditu zaigu. Power pointa gaur egun asko erabiltzen dugun baliabidea dugu. Gelan egiten ditugun aurkezpenetan gehienetan power pointaren laguntzaz baliatzen gara gure aurkezpenei aurre egiteko. Beraz oraingo honetan gure aurkezpenak ikusgarriagoak eta dibertigarriagoak egiteko irizpideak ezagutzeko parada izan dugu gure ikaskideen laguntzaz. Zeinak oso lagungarriak izango zaizkigunak etorkizunean.