Lauhilabete oso bat igaro da "Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak" deituriko ikasgaiarekin hasi ginenetik geroztik. Gauza desberdinak ikasi ditugu, hala nola, zer den eten digitala, informazioaren gizartearen eraginak eta ondorioak, blogak erabiltzen ikasi ditugu, programa desberdinak...
Esan beharra dago, hasieran, apur bat galduta ibili ginela praktiketarako irakaslerik ez baikenuen. Dena den, irakaslea heldu eta martxan jarri ginen. Gure portfolioan lauhilabetean zehar izandako prozesua zehaztasun osoz azalduta dago. Dena den, argazki honen bitartez prozesua laburbildu dugu:
Gure ustez, erabilitako metodologia polita izan da, geu izan baikara geure prozesuaren sortzaile eta bideratzaileak. Hau da, gure kabuz joan izan baikara gauzak aurkitzen, aztertzen, sakontzen...eta horrek norbera bere burruaz harro egotea dakar. Gainera, frustrazio aldiek, oztopoak gainditzeko motibazioa eman dizkigute. Agian momentuan haserre bizian jarri gara, baina behin lasai egonda oztopoa gainditzeko gogo biziak sartu zaizkigu. Honek, gainera, gure errakuntzetatik edo ez-jakituriatik abiatzeko aukera eman gaitu gauza berriak topatuz eta lortuz.
Honetarako garrantzia handia izan du elkarrekin ondo kordinatzea. Gure arteko giroa atsegina izan da eta elkarrekin lan egin dugu. Gela mailan, norbaitek aurkikuntzaren bat egin duenean, guztiokin partekatu du eta honako hau oso lagungarria izan da. Bestalde, gure artean,(talde mailan) egindako elkarlana bere fruituak eman dituela uste dugu.
Honetarako garrantzia handia izan du elkarrekin ondo kordinatzea. Gure arteko giroa atsegina izan da eta elkarrekin lan egin dugu. Gela mailan, norbaitek aurkikuntzaren bat egin duenean, guztiokin partekatu du eta honako hau oso lagungarria izan da. Bestalde, gure artean,(talde mailan) egindako elkarlana bere fruituak eman dituela uste dugu.
Guk agian, klasea nolabait bideratzeko, lehen momentutik eginbeharrekoak argi utziko genituzke edota zenbait gauza zehaztu. Batzuetan noraezean, egin behar genuena jakin gabe, ibili baikara, eta orientazio apur bat falta izan zaigulakoan gaude.
Dena dela, prozesua aberatsa izan dela uste dugu, hasierako momentuetan pozik geundelako tresnak menperatzen genietuelako. Baina arazoak sortu orduko geure oztopoekin aurkitu ginen. Huek gure beldurrak baztertuta gainditu eta aurre egindiegula ikusita, oso pozik gaude .
Blogaren azalpena aurreko sarreran dago. Bertan blogaren antolaketa azaltzen da.
Mila esker guztiagatik
Eztizen Ortiz eta Aitziber Oviedo
No hay comentarios:
Publicar un comentario